2007/11/14
Realeko Administrazio Kontseiluak dimisioa aurkeztu zuen. Izan ere, talde txuri-urdineko agintariek klubaren egoera aztertu zuten, eta Maria de la Peña presidenteak albistea jakinarazi zuen Realak Anoetan egindako galderarik gabeko prentsaurrekoan.
Azken asteetan behin baino gehiagotan elkartu omen da zuzendaritza eta, antza, barne eztabaidan egon dira murgilduta. Txinako inbertsoreen agerpenak eragina izan du Kontseiluak hartu duen erabakian.
Hauteskundeak deitzea
Administrazio Kontseiluak dimisioa aurkeztea erabaki du, eta, beraz, hauteskundeak deitu ditu urtarrilaren 3rako. Halaber, azaroaren 30erako aurreikusita dagoen akzionisten biltzarrari eutsi diote.
Egungo Kontseiluak Realari agur esatean eta hauteskundeak deituta, klubaren diseinuaren inguruko eztabaida gehiago zabalduko da, Iñaki Badiola eta Miguel Santos bezalako izenak agertuko baitira berriro.
Chis Colemanek entrenatzaile-karguari eutsiko dion edo ez oraindik zehazteke dago, baina galestarrak adierazi zuen eungo Kontseiluak alde eginez gero, berak ere alde egin zuela.
Eman zure iritzia gai honi buruz. Idatz ezazu zure artikulua edo beste zaleen artikulua komentatu. Bidal itzazu zure argazkiak eta bideoak. Hau guztia Realaren blogean.