KATALUNIAKO ATERPETXE BATEAN HILA

Jessica Urizarren autopsiaren emaitzen zain, hilabete eta gero

2007/11/12

Oraindik ez dago erabat argi Kortezubiko neskatoa nola hil zen, hilabete pasatu den arren. Umea "modu egokian" artatu zutela esan zuen bere garaian Kataluniako Gobernuak.

Hilabete igaro da Jessica Urizar Kortezubiko (Bizkaia) neskatoa Cabrera de Marreko (Katalunia) aterpetxe batean hil zela eta oraindik ez dago argi nola zendu zen.

Joan den urriaren 12an, bi osasun-zentro ezberdinetan artatu zuten, sabelean min handiarekin zegoelako eta botaka egiten zuelako. Gastroenteritis birikoa antzeman zioten eta dieta egitea gomendatu.

Umea aterpetxera bidali zuten eta, 07:30 inguruan, bertan hil zen. Orduz geroztik autopsiak esango duenaren zain daude Jessicaren gurasoak.

Neskatoa "modu egokian" artatu zutela adierazi zuen Kataluniako Generalitateko Osasun departamentuak urriaren 19an. Nolanahi ere, autopsiaren emaitzek egiaztatu edo gezurtatuko dute bertsio ofiziala.

Albiste hau promozionatu:

© eitb24 - 2007
Eskubide guztiak erreserbatuta