ATHLETIC-RECREATIVO (2-0)

San Mameseko denboraldiaren lehen garaipena lortu dute zuri-gorriek

2007/11/04

Elgoibarko aurrelariak bi gol egin zituen bere 400. partida ospatzeko elastiko zuri-gorria jantzita. Bilbotarrek, azkenean, denboraldiko lehen garaipena erdietsi zuten etxean.
Iraola eta Aitor partidaren jokaldi batean. Argazkia: EFE

argazkia handitu

Iraola eta Aitor partidaren jokaldi batean. Argazkia: EFE

Joseba Etxeberriak bi gol eginda ospatu zuen bere 400. partida Athletic Clubeko elastikoa jantzita. Izan ere, talde zuri-gorriak 2-0 irabazi zuen Recreativoaren aurka, eta, beraz, Athleticek bere lehen garaipena erdietsi du denboraldi honetan San Mames futbol-zelaian.

Etxeberriak hiru urte eta erdi eman zituen San Mamesen gol bat egin barik, baina Athleticeko hiru gol egin ditu talde bilbotarraren azken hiru partidetan. Elgoibarko aurrelariak 101 gol egin ditu Lehen Mailan.

Joseba Etxeberriak ondo aprobetxatu zuen Athleticeko erasoaren erdiko aldea. Normalean, gipuzkoarrak eskuin hegalean jokatzen du, baina Huelvako taldearen aurka bigarren aurrelariaren psotua hartuta, Athleticen gola egin zituen. Lehenengoa Iraolaren erdiraketa errematu ostean; bigarrena, berriz, Adurizen lana aprobetxatuta. Donostiarrak Sorrentino atezainari aurre hartu zion Etxeberriari baloia emateko eta Elgoibarkoak sareetara bidali zuen baloia.

- Hamaikakoak:

2.- Athletic Club: Iraizoz; Iraola, Ocio, Ustaritz, Koikili; Susaeta (David Lopez, 79'), Orbaiz, Javi Martinez, Gabilondo; Etxeberria (Yeste, 79') eta Aduriz (Llorente, 76).

0.- Recreativo: Sorrentino; Edu Moya, Beto, Caceres, Dani Bautista; Varela (Javi Guerrero, 46'), Martins (Gerard, 46'), Jesus Vazquez, Aitor; Camuñas (Marquitos, 66') eta Sinama Pongolle.

Golak:

1-0: Etxeberria, 52'
2-0: Etxeberria, 62'

Albiste hau promozionatu:

© eitb24 - 2007
Eskubide guztiak erreserbatuta