2007/10/24
Javier Vizcaino Radio Euskadiko kazetariak Irratigintzako Berrikuntzaren Ondas saria irabazi du, astebururo berak zuzentzen duen "Mas Que Palabras" saioaren "Cocidito Madrileño" atala dela eta.
Bertan, astean zehar Euskal Herriaren inguruan Madrileko hedabideetan entzun diren iritzi zentzugabeenak biltzen ditu Vizcainok.
Arratsalde honetan Radio Euskadiko Graffiti saioan adierazi duenez, inondik inora ere ez zuen espero saria irabaztea. "Saria jaso genezakeenik pentsatu ere ez dut egin. Nire borondatearen aurka bidali genuen hautagaitza", azpimarratu du.
Askotan eskatu badiote ere, beti egin dio uko Ondas sarietan parte hartzeari. Aurten, ordea, ez. Aurten gomendioei kasu egin, aurkeztu eta, lehendabizikoan, saria eraman du.
'Mas que palabras' saioa larunbatetan eta igandeetan izaten da Radio Euskadin, 9:00etatik 14:00etara. Duela 9 urte hasi zenean, magazinak bi ordu irauten zuen, alabaina, egun irrati katearen tarterik arrakastatsuena da goizeko ordutegian.
Magazin honetako atal bat 'Cocidito Madrileño' da; bertan, Madrilgo irratietako solasaldietan euskal gatazkaren gainean entzundako aipu ganorabako, irrigarri eta desegokiak biltzen dituen.
Guztira 696 hautagaitza izan dira Cadena Ser irrati-kateak Barcelona Radioren bitartez banatzen dituen Onda Sarien 54. Edizioan. Ondoko esparruetan egindako lanak saritzen dira: telebista, irratia, zinea, musika eta irratietako iragarkiak.