REALA-SPORTING (0-1)

Txuri-urdinen porrot mingarria azken minutuetan

2007/10/20

Donostiarrek gol abagune bikainak izan zituzten lehen zatian, baina, atsedenaldiaren ondoren, asturiarrak izan ziren nagusi. Diego Castrok egin zuen Sportingen gola.
Reala. Argazkia: EFE

argazkia handitu

Reala. Argazkia: EFE

Realak porrot mingarria jaso zuen Anoeta futbol-zelaian jokaturiko partidan, Bigarren Mailako 9. jardunaldiari zegokion neurketan. Asturiasko taldeak argi eta garbi erakutsi zuen Lehen Mailara igotzeko faborito nagusietariko bat dela. Donostiako taldea, berriz, 2. Mailan lekua aurkitu ezinik dago.

Anoetak 80. hamarkadako partida gogora ekarri zuen, orduan bi taldeak Lehen Mailan zeuden. Duela bederatzi denboraldi Sporting Bigarren Mailara jaitsi zen. Asturiarrek kontrolpean izan zuten partida oraingoan, baina lehen zatian, batez ere, txuri-urdinek gol abagune onenak izan zituzten. Hala ere, donostiarrak ez ziren fin ibili Roberto atezainaren ate aurrean.

Chris Colemanek zuzentzen duen taldea izan zen nagusi lehen zatian, baina atsedenaldiaren ondoren, Sporting erabat nagusitu zen. Izan ere, Barral, Mateo edo Moran jokalariek gol abagune paregabeak izan zituzten. Azkenean, Diego Castro izan zen golegilea Asier Riesgo atezaina gaindituta azken minutuetan,

Hamaikakoak:

0. Reala: Riesgo; Gerardo, Labaka, Victor Lopez, Castillo; Garitano, Aranburu, Xabi Prieto, Vaughan (Novo, 60'); Diaz de Cerio (Uranga, 69') eta Delibasic (Skoubo, 69').

1. Sporting: Roberto; Sastre, Gerard, Ivan Hernandez, Canella; Michel, Matabuena, Kike Mateo (Omar, 78'), Moran (Pedro, 77'); Diego Castro (Camara, 87') eta Barral.

Golak:

0-1: De Castro, 83'

Albiste hau promozionatu:

© eitb24 - 2007
Eskubide guztiak erreserbatuta