2007/10/19
Jessica Urizar urriaren 12an Katalunian, oporretan zela, hildako Kortezubiko neskatoa "egoki" artatu zuten, Katalunaiko Gobernuko Osasun Kontseilaritzak ohar batean.
Kontseilaritzaren arabera, "Vilassar anbulategiak eta Larrialdi Zerbitzuek emandako osasun laguntza egokia izan zen, eskura zituzten laguntza-zerbitzuen araberakoa".
Osasun agintariek azpimarratu dutenez, oraindik ez dituzte bukatu neskatoak izan zuen osasun laguntzaren inguruko ikerketa, baina "orain arte ditugun datuekin ezin esan heriotza laguntzaren akatsen ondorio denik", adierazi dute.
Autopsiaren emaitzak ezagutu bitartean, zuhur agertzeko eskatu du Osasun Kontseilaritzak, eta kasu horrek gizartearengan piztu duen alarmagatik hainbat datu eman dituztela argitu du.
Osasun Kontseilaritzak espediente informatiboa zabaldu du eta hala jakinarazi dio Fiskaltzari.