ERREGE KOPA

Hercules-Athletic eta Osasuna-Mallorca, final-hamaseirenetan

2007/10/18

Real Unionek Lehen Mailako Valentziaren kontra jokatuko du. Azaroaren 13an joaneko partidak jokatuko dira eta bueltakoak urtarrilaren 2an.

Euskal taldeek badakite final-hamaseirenetako aurkaria zein den. Osasunak Lehen Mailako taldea izango du aurrean, Mallorca, gainera lehen partida Reyno de Navarran jokatuko da eta bueltakoa Mallorca aldean.

Athleticek, ordea, zorte hobeagoa izan du. Zuri-gorriek Bigarren Mailako Herculesen kontra jokatuko dute eta bueltako norgehiagoka San Mamesen izango da. Real Unionek ere "zortea" izan du eta Gal Stadiuma jendez gainezka egoteko aurkari ezin hobea suertatu zaio. Aurrean goi mailako taldea izango dute gipuzkoarrek, Quique Floresen Valentzia hain zuzen ere.

Final-hamaseirenak

Alacant - Real Madril
Denia - Sevilla
Real Union - Valentzia
Alcoyano - Bartzelona
Burgos - Getafe
Pontevedra - Zaragoza
Las Palmas - Vila-real
Granada 74 - Atletico
Elx - Betis
Malaga - Racing
Xerez - Recreativo
Hercules - Athletic
Espanyol - Deportivo
Levante - Almeria
Valladolid - Murtzia
Osasuna - Mallorca

Albiste hau promozionatu:

© eitb24 - 2007
Eskubide guztiak erreserbatuta