HERIOTZA TRAGIKOA

Bartzelonako Fiskaltzak Jessicaren kasua argitzeko eginbideak hasi ditu

2007/10/16

Gaixoaren Defendatzailea elkarteak Kortezubiko 11 urteko neskatilaren heriotza argitzeko eskatu zion duela bi egun Kataluniako Justizia Auzitegi Nagusiari. Bestalde, autopsiaren emaitzak egun batzuk atzeratu daitezke.

Bartzelonako Fiskaltzak Jessica Urizarren, Cabrera de Mar herriko aterpetxean egun batzuk igarotzen ari zela hil zen 11 urteko neskatila bizkaitarraren, kasua aztertzeko aurretiko eginbideak hastea erabaki du.

Bartzelonako fiskalburuak idatzi bat igorri dio Gaixoaren Defendatzailea elkarteari, erabakiaren berri emanez, talde horrek haurraren heriotza argitzeko egindako eskariari erantzunez.

Gaixoaren Defendatzailea elkarteak herenegun Kataluniako Justizia Auzitegi Gorenari bidali zion gutunean adierazi zuen, bere iritziz, "heriotza eragin duen diagnostiko akats larria" gertatu dela, eta, horregatik, beharrezkoa dela gertatu dena argitzea eta ardurak eskatzea.

Kataluniako Gobernuaren Osasun kontseilariak, bere aldetik, espediente informatiboa ireki dutela jakinarazi zuen atzo. Gainera, adierazi zuenez, gorpuari egindako autopsiaren emaitzak ezagutzeko denbora gehiago beharko da, neskatoa "infekzio bategatik" hil bazen.

Kortezubiko neskatila ostiralean hil zen Cabrera de Mar herrian, udalekuetan zegoela, botaka eta tripako min handia zuela bi aldiz medikuarengana eraman eta gero.

Albiste hau promozionatu:

© eitb24 - 2007
Eskubide guztiak erreserbatuta