BATASUNAREN KONTRAKO OPERAZIOA

Euskal blogariek 'freebatasuna' kanpaina jarri dute abian

2007/10/05

Batasuneko Mahai Nazionaleko 23 kide atxilotu izana salatu nahi dute asmatu duten hitz horrekin eta blog baten bidez. Horretarako, posta elektrikoetan, blogetan eta bat-bateko mezularitzan hitz hori eranstea eskatu dute.

Batasuneko Mahai Nazionalaren aurkako operazio batean 23 lagun atxilotu izana salatzearren, euskal blogari talde batek 'freebatasuna' hitza asmatu du eta, blog baten bidez, Interneten hedatzeko asmoa dauka.

“Konponbide demokratiko baten alde: hitzak soberan daude: freebatasuna”, esaten du blog horretan agertzen den agiriak.

Kanpaina horren bidez blogetan, posta elektrikoetan eta bat-bateko mezularitzan hitz hori eranstea eskatu diete Interneten erabiltzaileei, “meme” hori ahalik eta gehien.

Albiste hau promozionatu:

© eitb24 - 2007
Eskubide guztiak erreserbatuta