BATASUNAREN KONTRAKO OPERAZIOA

ELA eta LAB sindikatuek mobilizazioak deitu dituzte datorren asterako

2007/10/05

LAB sindikatuak elkarrataratzeak deitu ditu ostegunerako eta ELAk astelehenean egingo du protesta "Justiziaren jarrera salatzeko".
Rafa Díez Usabiaga LABeko idazkari nagusia, sindikatuko beste kide batzuekin. Argazkia: EFE

argazkia handitu

Rafa Díez Usabiaga LABeko idazkari nagusia, sindikatuko beste kide batzuekin. Argazkia: EFE

Rafa Diez LABeko idazkari nagusiak gaur esan duenez, Batasuneko Mahai Nazionalaren atxiloketa "euskal independentismoari egiten zaion kriminalizazioaren adibide bat gehiago da". Hain zuzen ere, "ezker abertzalearen jarrera baldintzatzeko saiakera" dela esan du Diezek.

LABek dituen erronken inguruko prentsaurrekoa eman behar zuen gaur Donostian Diezek, baina, azkenean atzo izandako 23 atxiloketei buruz mintzatu da.

LABeko idazkari nagusiak iragarritakoaren arabera, sindikatu honek elkarretaratzeak egingo ditu datorren ostegunean enpresetan, "Errepresioari ez. Hitza eta erabakia Euskal Herriarentzat", lelopean.

ELA

ELA sindikatuak, bere aldetik, Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako presidenteak, Jose Maria Aznarren politika berdina erabiltzen duela salatu du, alegia, "euskal gizartearen sentsibilitate politikoaren baliogabetzea" bilatzen duela.

Agiri baten bidez, atxilotuei elkartasuna adierazi die ELAk eta datorren astelehenean Bilbon elkarretaratzea egingo duela aurreratu du.

Albiste hau promozionatu:

© eitb24 - 2007
Eskubide guztiak erreserbatuta