POLIZIA OPERAZIOA IPARRALDEAN

Frantziako Poliziak atxilotutako 15 lagunetatik zortzi, aske

2007/09/28

Gainerako zazpi atxilotuak Tolosako (Toulouse) presondegian espetxeratu dituzte, epailaren aurrera noz eramango zain.

Askatasuna euskal presoen aldeko erakundeak jakitera eman duenez, Jendarmeriak astelehenean hasi zuen sarekadan atxilotutako beste lagun bat askatu dute gaur. Hamabostetik zortzi kargurik gabe aske utzi dituzte jada.

Aske dauden zortziak Ageda Goikoetxea, Aitziber Otegi, Oskar Bizkai, Maider Agerre, Ihintza Oxandabaratz, Karine Leboucher, Yves Salaberri eta Mixel Queihellalt (atzo askatu zuten) dira. Poliziaren eskuetan izateko lau eguneko epea amaituta, Mixel Barnetche, Cedric Garai, Joan Bidart, Xabier Perez Susperregi eta Pantxo Flores Tolosako (Toulouse) espetxera eraman dituzte. Litekeena da datorren astelehenean epailearen aurretik igarotzea.

Bestalde, Urtzi Garcia eta Gorka Betolaza Tolosako (Frantzia hego-mendebaldea) Seysses kartzelan espetxeratu zituzten atzo, Frantziako auzitegi batek Espainiako agintarien esku utzi edo ez erabakitzen duen arte.

Albiste hau promozionatu:

© eitb24 - 2007
Eskubide guztiak erreserbatuta