2007/09/22
Urdaibaik ezin izan zuen Bilboko Banderan San Miguel-TKE Ligako titulua eskuratu, ez zelako hiru postuetan sailkatu. Orio izan zen angusi eta Hondarribia bigarren. Bizkaitarrek, beraz, igandean titulua lortu beharko dute Portugaleten, El Corte Ingles Banderan.
Bosgarren ekitaldia da aurtengoa. Astillero bitan nagusitu da, eta Urdaibaik eta Hondarribiak liga bana irabazi dute.
Aurten, seguru asko, Urdaibaik Astillero berdinduko du palmaresean.
SAN MIGUEL LIGAKO SAILKAPENA:
1. Urdaibai 186
2. Orio 176
3. Hondarribia 153
4. Castro 132
5. Zarautz 128
6. Pedreña 126
7. San Pedro 91
8. Zumaia 83
9. Cabo da Cruz 70
10. Laredo 70
11. Mecos 58
12. Arkote 43