ASTILLERO

Jose Manuel Francisco entrenatzaileak Astilleron jarraituko du

2007/09/20

Bere lehen helburua talde leihakorra osatu eta, KAE ligatik hasita, bi urteren buruan TKEra heltzea izango da.
Astillero. Argazkia: EFE

argazkia handitu

Astillero. Argazkia: EFE

Euskadi Irratiak gaur goizean aurreratu du Jose Manuel Francisco entrenatzaile galizarrak Astilleron jarraituko duela.

Aurten ere oso eskaintza onak izan ditu, horietako batzu TKE-ko taldeetatik, onena Pedreñatik, baina azkenean Jose Manuel Franciscok Astilleron jarraitzea erabaki du.

Zazpigarren denboraldia osatuko du eta oparoa izan da orain arteko ibilia. Bi kontxa, bi TKE, Espainiako txapelketak batel, trainerila, traineru eta zortzikoan...

Helburua orain, lehenengo antzeko talde leihakorra osatu eta KAE ligatik hasita, bi urteren buruan TKE-ra heltzea izango da.

Albiste hau promozionatu:

© eitb24 - 2007
Eskubide guztiak erreserbatuta