2007/09/19
Bilboko Bandera aurkeztu dute asteazken honetan. Izan ere, larunbatean estropada jokatuko da, 16:30etik aurrera.
San Miguel-TKE Ligako traineruek estreinakoz lehiatuko dute Bilbon. Estropada horren hasieran, larunbatean, hilaren 22an (16:30), San Miguel Ligara igotzeko play offak jokatuko dira, Mecos, Mondariz, Arkote, Tiran eta Getaria Indaux ontziekin.
Estropada hiru txandetan banatuko dute:
- 1. txanda: Igotzeko/Jaisteko play offa jokatuko duten 4 traineruak arituko dira. Erlojuaren kontrako proba izango da eta hiru ziaboga egongo dira. Minutu bateko tartea egongo da traineruek irteera egin dezaten.
- 2. eta 3. txanda: Lau traineruk hartuko dute parte ohiko eran. 5., 6., 7. eta 8. postuetan sailkatutakoak bigarren txandan arituko dira eta aurreneko lau ontziak lehenengo txandan izango dira.