AUTOMOBILISMOA

Andres Vilariño, Europako txapelduna

2007/09/18

Euskaldunak Kroaziako proba irabazi eta Sport Prototipoko txapelduna da, era berean, Europako Mendiko sailkapen orokorrean hirugarren sailkatu da; txapelduna Ander bere semea izan da.
Andres eta Ander Vilariño

argazkia handitu

Andres eta Ander Vilariño

Kroazian korrituriko lasterketarekin amaitu da Europako mendi igoeren txapelketa. Andres Vilariñok Sport Prototipo txapelketan garaipena eskuratzea lortu du. Lanfranco Evans italiarra izan du aurkari nagusi hondarribitarrak, baina hura gaindituz, Europako beste txapelketa bat irabazi du.

Gainera, kategoria guztiak batzen dituen Europako Mendiko sailkapen orokorra kontutan hartuz, Andres Vilariño hirugarrena izan da. Ondorioz, podium nagusi horretan Ander Vilariño lehen postuan ageri da, Fausto Bormolini italiarra bigarren, eta Andres Vilariño hirugarren. Aita-semeak izango dira podiumean.

Euskal errepideetan, Joseba Zapirainek lortu zuen garaipena Hondarribiako I Rallysprintean, egutegiko azken rallysprinta. Zapiarin eta Aguado bere kopilotuak lehen postua lortu zuten, bigarren Joxe Labaka izan zen, eta hirugarren Santi Artetxe. Azken honek lortu du Euskadiko Rallysprint txapelketa.

Hondarribiako I Rallysprinteko emaitzak

1. Joseba Zapirain-Borja Aguado (Seat Córdoba WRC) 18.06.9
2. Joxe Labaka-Patxi Muguruza (Mitsubishi Evo V) + 00.07.6
3. Santi Artetxe-Sandra Fernández (Peugeot 307 WRC) + 00.08.3
4. Mario Pérez-Javi Ortega (Renault Clio RS) + 00.24.1
5. Luciano Arraba-Gorka Urtaza (Seat Ibiza Kit-Car) +00.25.5

Albiste hau promozionatu:

© eitb24 - 2007
Eskubide guztiak erreserbatuta