MOTOZIKLISMOA (PORTUGALGO S.N.)

Rossi italiarrak irabazi du Estorilgo zirkuituan

2007/09/16

250 cm-ko kategorian, Alvaro Bautista izan zen azkarrena eta Efren Vazquez pilotu bilbotarra 27. postuan sailkatu zen. 125 cm-koan, Hector Faubelentzat izan zen garaipena.
Valentino Rossi. Argazkia: EFE

argazkia handitu

Valentino Rossi. Argazkia: EFE

Valentino Rossi italiarrak (Yamaha) irabazi zuen MotoGP mailan Estorilgo zirkuituan korritutako Portugalgo Sari Nagusia. Dani Pedrosa bigarren sailkatu zen eta Casey Stoner (Ducati) australiarra hirugarren.

250 c.c.-etan, Alvaro Bautista izan zen azkarrena Andrea Doviziosoren eta Jorge Lorenzoren aurretik. Efren Vazquez pilotu bilbotarra 27. postuan sailkatu zen.

125c.c.-etan, azkenik, Hector Faubelentzat izan zen garaipena. Gabor Talmacsi eta Pol Espargaro bigarren eta hirugarren sailkatu ziren, hurrenez hurren.

Albiste hau promozionatu:

© eitb24 - 2007
Eskubide guztiak erreserbatuta