SAN MIGUEL-TKE LIGA

Hondarribiak irabazi du Gorlizen Urdaibairen aurretik

2007/09/15

Ama Guadalupekoa eta Bou Bizkaia traineruek lehia bizia izan zuten azken metroetan, baina, azkenean, Hondarribiakoek irabazi zuten. Orio hirugarren postuan sailkatu zen. Ligaren sailkapena eitb.com-en.
Hondarribiko arraunlariak

argazkia handitu

Hondarribiko arraunlariak

Hondarribia izan zen nagusi Gorlizeko Banderan Urdaibaiko traineruarekin lehia bizia izanda azken metroetan. Izan ere, Ama Guadalupekoak garaipena eskuratu zuen ohorezko txandan bizkaitarren aurretik.

Bou Bizkaia ontziak markarik onenak egin zituen baliza guztietan, baina azken txanpan, gipuzkoarrek aurrea hartu eta garaipena erdietsi zuten 20:17,01eko marka eginda. Urdaibaik, aldiz, 20:17,29ko marka egin zuen.

Bermeotarrek aurrerapauso handia eman nahi zuten Gorlizen garaipena lortuta. Patxi Bilbaok zuzentzen duen trainera Orioren aurretik sartu zen, oriotarrak hirugarren postuan sailkatu zirelako. Hortaz, Urdaibaik abantaila handitu du Ligaren sailkapen nagusian. Halere, bizkaitarrek ezin izan zuten Hondarribia gainditu Gorlizeko uretan.

Igandean, berriz, XXV. Bermeoko Bandera jokatuko da, eta, beraz, Urdaibaik garaipena eskuratu nahi izango du etxean. Estropada 12:00etan hasiko da eta eitb24.com webguneak zuzenean jorratuko du.

Sailkapena Gorlizen:

1. Hondarribia 20:17,01
2. Urdaibai 20:17,29
3. Orio 20:25,45
4. Castro 20:29,81
5. Pedreña 20:42,16
6. Zarautz 20:45,56
7. Cabo da Cruz 20:47,76
8. Laredo 20:47,77
9. Mecos 20:54,52
10. San Pedro 20:57,25
11. Zumaia 20:58,56
12. Arkote 21:25,70

San Miguel-TKE Ligako saikapena:

1. Urdaibai 165
2. Orio 154
3. Hondarribia 136
4. Castro 117
5. Zarautz 110
6. Pedreña 110
7. San Pedro 75
8. Zumaia 74
9. Cabo da Cruz 68
10. Laredo 66
11. Mecos 53
12. Arkote 42

Albiste hau promozionatu:

© eitb24 - 2007
Eskubide guztiak erreserbatuta