MENDI BIZIKLETA

Munduko Kopako azken proba jokatuko da Eslovenian

2007/09/14

Sailkapen nagusiko txapelduna Orbeako Julien Absalon frantziarra da dagoeneko.

Orbea taldeko txirrindulariek Eslovenian hartuko dute parte munduko kopako azken proban. Sailkapen nagusiko txapelduna erabakita dago, uztailetik da irabazle Julien Absalon, Orbeako frantziarra.

Iñaki Lejarreta ere Eslovenian izango da. Bizkaitarrak postu on bat lortu nahi du, sailkapen nagusiko lehen hamar postuetan sartzeko aukera duelako.

Albiste hau promozionatu:

© eitb24 - 2007
Eskubide guztiak erreserbatuta