2007/09/14
Asteburu honetan TKE Ligako bi estropada jokatuko dira Gorlizen eta Bermeon. Kontxako Banderaren ondoren, taldeek denboraldiko azken txanpari egin beharko diote aurre.
Gorlizko Bandera larunbatean jokatuko da 17:00etatik aurrera, eta igandean Bermeon izango da hitzordua, 12:00etan.
Igandeko estropada bukatuta, denboraldia amaituko da sailkapen nagusiko 9. eta 10. postuetan dauden traineruentzako. Lehenengo zortziek lehian jarraituko dute eta azken bi sailkatuek play offa jokatu beharko dute.