2007/09/13
Automobilismoaren Nazioarteko Batzordeak (FIA) taldeko puntu guztiak kendu dizkio McLaren-Mercedesi, Ferrariri informazioa ostea egotzita.
Fernando Alonso eta Lewis Hamilton pilotuak, aldiz, ez dituzte zigortu eta, hortaz, ez dute punturik galdu.
McLaren-Mercedes taldeak, gainera, 100 milioi dolar ordaindu beharko ditu. FIAk inoiz ezarri duen isunik handiena da hori, hain zuzen ere.
Ohar batean, FIAk azaldu du McLaren-Mercedesek ezin izango duela punturik eskuratu Mundiala amaitu arte (lau lasterketa falta dira).
Halaber, pilotuak ezin izango dira podiumera igo lasterketarik irabazten badute.
Ferrari liderra da taldekako sailkapenean.