BAT FORMULA

McLaren taldearen etorkizuna ostegun honetan ebatziko da Parisen

2007/09/12

FIAk ezohiko bilera egingo du Fernando Alonso eta Lewis Hamilton pilotuen taldeak Ferrariri egindako ustezko espioitza-kasua ebazteko.
Fernando Alonso eta Lewis Hamilton, McLareneko pilotuak. Argazkia: EFE

argazkia handitu

Fernando Alonso eta Lewis Hamilton, McLareneko pilotuak. Argazkia: EFE

Automobilismoaren Nazioarteko Batzordeak (FIA) ostegunean ezohiko bilera egingo du Parisen McLarenek Ferrariri egindako ustezko espioitza auzia ebazteko.

FIAk bere apelazio epaitegiaren bilera bat ordezkatu zuen iragan astean, Munduko Batzordeko bilera egiteko. Izan ere, FIAk "proba berri bat" jaso zuen kasua argitzeko. Fernando Alonso taldeko pilotutitularra eta Pedro de la Rosa probetako pilotua elkarri bidalitako korreo elektronikoak jaso zituen.

Ostegunean egingo duten bilera, azkena izango da FIAk espioitza-kasua ebazteko. Auzia iragan uztailaren hasieran hasi zen, Mike Coughlan McLaren-Mercedes taldeko diseinu-arduradunak informazioa jaso zuenean, Nigel Stepney Ferrariko ingeniari ohiarengandik.

Hortaz, McLaren taldeak bere egun gogorrenei aurre egin beharko die, taldearen etorkizuna ezbaian dagoelako Bat Formula Munduko Txapelketan.

Albiste hau promozionatu:

© eitb24 - 2007
Eskubide guztiak erreserbatuta