KONTXAKO BANDERA

Oriok alde garrantzitsua izango du bigarren estropadan

2007/09/09

Igande honetan Kontxako banderaren bigarren eta azken estropada jokatuko da eta Oriokoek 12 segundoko aldea izango dute Urdaibai eta Hondarribia traineruekin. Minutuz minutu jarrai ezazu estropada eitb24.com-en.

Igande honetan, irailak 9, Kontxako banderaren bigarren eta azken estropada jokatuko da.

Aurreko igandean jokatutako lehenen estropadan, Oriok denbora bikaina lortu eta ia erabakita utzi zuen Bandera. Izan ere, 12 segundoko aldea eskuratu zuten Urdaibairekin eta Hondarribiarekin alderatuz gero.

Igandeko lehen txandan Castro, Zarautz, Tiran eta Donostiako Arraun izango dira eta ohorezko txandan, berriz, Pedreña lehiatuko da Orio, Urdaibai eta Hondarribia traineruekin batera.

Eguraldi bikaina espero da, eta urtero legez, kolorez jantziko da Donostia, milaka arraunzaleri esker.

Albiste hau promozionatu:

© eitb24 - 2007
Eskubide guztiak erreserbatuta