2007/09/03
Datorren asteburuan Arco Rock Masterra egingo da, munduko lehiaketarik entzutetsuenetarikoa. Kirol eskaladako hiru diziplinak biltzen ditu Arcok, abiadura, zailtasuna, eta boulderra.
Parte-hartzaileen artean Patxi Usobiaga eta Irati Anda izango dira. Lehiaketa garrantzitsu horretan parte hartzeaz gain, Avilesen irailaren 18an hasiko den munduko kopa prestatzeko baliatuko dute.
Eskalada lehiaketarekin batera, irailaren 7an Arco Rock Legend sariak banatuko dira, "eskaladako oskarrak" izenez ezagutzen direnak. Patxi Usobiaga bi alorretan dago saria jasotzeko hautagaien artean. Josune Bereziartuk iaz irabazi zuen sari hau.