2007/09/02
Casey Stoner australiarrak (Ducati) garaipena erdietsi zuen San Marinoko Sari Nagusian, MotoGP mailan, Motoziklismoko Munduko Txapelketaren 1. proba baliagarrian. Chris Vermeulen (Suzuki) eta John Hopkins (Suzuki) bigarren eta hirugarren sailkatu ziren, hurrenez hurren, Misano Adriatico zirkuituan korritutako lasterketan.
Eguraldi ona egin arren eta proba erakargarria bazen ere, emaitza aurreneko itzulietan erabaki zen. Nicky Hayden (Honda), Dani Pedrosa (Honda) eta Valentino Rossi (Yamaha) pilotuek lasterketa utzi behar izan zuten, eta, beraz, Stonerren garaipena oso erraza izan zen.
250 cc-etan
Jorge Lorenzo (Aprilia) izan zen nagusi San Marinon eta bere zortzigarren garaipena lortu zuen 250 cc-etan. Andrea Dovizioso (honda), Lorenzoren aurkari nagusia, lasterketatik at geratu zen motorra apurtu zuelako.
Efren Vazquez bilbotarrak 16. postuan amaitu zen San Marinon.
125 cc-etan
Mattia Pasini italiarrak (Aprilia) garaipena eskuratu zuen San Marinoko Sari Nagusian, 125 cc-etan, Misano Adriatico zirkuituan.
Gabor Talmacsi hungariarra (Aprilia) bigarren postuan sailkatu zen; hortaz, Pasinik lidergoa eskuratu du Hector Faubel (Aprilia) espainiarraren ordez.