MENDI LASTERKETAK

Kilian Jornet, nagusi Malaisian

2007/08/28

Ionut Zinka bosgarren postuan dago sailkapen nagusian.

Munduko Kopako bosgarren proba jokatu da asteburuan Malaisian.

Kilian Jornet espainiarra izan da probaren irabazlea Agustin Roc katalanaren aurretik. Munduko Kopako sailkapenean ez da aldaketa handirik izan. Tofol Castañer da lider eta Ionut Zinka, aurreneko euskalduna, bosgarren postuan dago.

Hurrengo proba datorren igandean Japonian jokatuko da eta azkena Aitzkorrin, irailaren 23an.

Albiste hau promozionatu:

© eitb24 - 2007
Eskubide guztiak erreserbatuta