2007/08/25
Urdaibaik irabazi zuen TKE Ligako hamahirugarren estropada, Laredoko XII. Bandera. Bou Bizkaiak 21:35-ko denbora egin zuen, eta Orio eta Castro bigarren eta hirugarren sailkatu ziren hurrenez hurren.
Urdaibaik sailkapen nagusiaren lidergoari eutsi dio 142 punturekin. Orio bigarren da 132rekin eta Castro hirugarren 113rekin.
Igandean Orioko XVII. Ikurriña jokatuko da 12:00etatik aurrera.
Sailkapen nagusia:
Urdaibai 12
Orio 11
Castro 10
Mecos 9
Hondarribia 8
Cabo da Cruz 7
Pedreña 6
Zumaia 5
Zarautz 4
Laredo 3
Arkote 2
San Pedro 1