ALPINISMOA

Alzola gasteiztarra, Cho-Oyu eta Sisha Pangma igotzeko prest

2007/08/23

Mendizaleak Nepalera egingo du bidaia ostiralean, bi "zortzimilako" mendien tontorra zapaltzeko asmoz Himalayan, irailaren 25a eta urriaren 14a bitartean.

Xabier Alzola alpinista gasteiztarrak ostiralean hasiera emango dio abentura berri bati. Izan ere, irailaren 25a eta urriaren 14a bitartean, Himalayako bi "zortzimilakoak" egiteko asmoa dauka.

Alzolak Cho-Oyu (8.201 m) eta Sisha Pangma (8.046) mendien tontorra zapaldu nahi du, biak Himalayan. Aipatzekoa da abentura honetan ez dituztela kanpamenduak antolatuko, oinarrizko-kanpamenduak izan ezik.

Gasteiztarrarekin batera, Javi Chicon eta Juan Carlos Gonzalez mendizaleak egongo dira Cho-Oyu mendian.

Albiste hau promozionatu:

© eitb24 - 2007
Eskubide guztiak erreserbatuta