AIZKOLARIEN TXAPELKETA

11 aizkolari finalaren bila, Larretxea lesionatu ostean

2007/08/23

Euskadiko Lehen Mailako Aizkora Txapelketaren kanporaketa jokatuko da Lakuntzan, hilaren 26an.
Larretxea. Argazkia: EiTB

argazkia handitu

Larretxea. Argazkia: EiTB

Datorren igandean, hilaren 26an, Lakuntzan (17:30) Euskadiko Lehen Mailako Aizkora Txapelketaren kanporaketa jokatuko da. Donato Larretxea lesionaturik, bizkar hezurreko minez, hamaika aizkolari neurtuko dira.

Kanporaketa horretan, aizkolariek egin beharreko lana honako hau izango da: 54 ontzako bi enbor, 60 ontzako bi eta 72 ontzako beste bi enbor. Sei lehenak sailkatuko dira finalerako.

Parte-hartzaile aizkolariak:

Floren Nazabal Leiza (Na)
Jose Mari Olasagasti Landa (Gi)
Iñaki Azurmendi Peñagarikano (Gi)
Luis Txapartegi Gurrutxaga (Gi)
Jose Juan Barberena Etxarri (Na)
Jose Miguel Peñagarikano Otaño (Gi)
Fausto Mugerza Salaberria (Gi)
Antonio Senosiain Artozki (Na)
Daniel Vicente Landa (Na)
Unai Otaño Albizu (Gi)
Juan Jose Lopez Azpilikueta (Na)

Albiste hau promozionatu:

© eitb24 - 2007
Eskubide guztiak erreserbatuta