2007/08/19
Urdaibaik Zarauzko XXX Bandera eskuratu zuen igandean. Bou Bizkaiak garaipena lortu zuen larunbatean lortutako denborari igandekoa batu eta gero. Banderan, Orio sailkatu zen bigarren eta Hondarribia hirugarren.
Larunbateko jardunaldian, Oriok egin zuen denborarik onena (20:17).
Igandean jokatutako bigarren jardunaldian, aldiz, Hondarribia izan zen bigarren, bi segundora eta Castro hirugarren, laura.
Sailkapen nagusian ere, aurrerapauso handia eman dute bermeotarrek. Sailkapenaren buruan dira 130 punturekin eta Orio bigarren da, sei puntura.
Estropadaren sailkapena:
Urdaibai 21:56,48
Hondarribia 21:58,27
Castro 22:00,77
Cabo da Cruz 22:13,07
Pedreña 22:16,70
Orio 22:19,06
Zarautz 22:29,18
San Pedro 22:39,31
Zumaia 22:42,25
Mecos 23:01,35
Arkote 23:26,06
Laredo 24:06,62