2007/08/10
Jesus Mari Mujikak irabazi du Bigarren Mailako aizkolarien txapelketa, Gasteizko Foruen Plazan jokaturiko finalean.
Ibarrakoak sailkapen proba menperatu zuen, eta finalaren hasieran Senosiain indartsu hasi arren, Mujikak aurrea hartu zion.
Orain bi urte 3. Mailako txapela eskuratu zuen, Bigarren Mailakoa bururatu du orain, eta ilusioz beterik ekingo dio hurrengo urtean maila nagusian aritzeari.
Sailkapena:
1. Jesus Mari Mujika: (Ibarra).
2. Aitor Senosiain: (Olaguen).
3. Luis Mari Belarra: (Donestebe).
4. Joxe Etxebeste: (Igeldo).
5. José Ugarteburu: (Ezkio).
6. Imanol Kañamares: (Arostegi).