GIPUZKOA BASKET

Matias Nocedal jokalaria aurkeztu egin dute

2007/08/09

Hirugarren joko-antolatzailea izango da Gipuzkoako taldean; izan ere, postu horretan Ricardo Uriz eta Pedro Sala ere baditu talde gipuzkoarrak.

Bruesa Gipuzkoa Basketek Matias Nocedal jokalaria aurkeztu du ostegun honetan.

17 urteko jokalaria TAUk utzita joango da talde gipuzkoarrera. Argentinarra da eta Hego Amerikako txapelduna da 17 urtez azpiko mailan.

Orain, hirugarren joko-antolatzailea izango da Gipuzkoako taldean; izan ere, postu horretan Ricardo Uriz eta Pedro Sala ere baditu talde gipuzkoarrak.

Albiste hau promozionatu:

© eitb24 - 2007
Eskubide guztiak erreserbatuta