PORTLAND SAN ANTONIO

Malmagrok datorren astean entrenatuko du taldekideekin batera

2007/08/08

Portland San Antonioko jokalari berriari gutxi falta zaio duen lunbalgiaz guztiz sendatzeko.

Cristian Malmagro Portland San Antonioko jokalari berriari gutxi falta zaio duen lunbalgiaz guztiz sendatzeko, talde nafarrak jakitera eman duenaren arabera.

Hartutako fisioterapiako saioei esker, ostiralean korrika egiten hasteko aukera handiak ditu jokalari berriak. Gauzak horrela, datorren astean taldekideekin batera entrena lezake.

Albiste hau promozionatu:

© eitb24 - 2007
Eskubide guztiak erreserbatuta