IDI-PROBAK

"Lorentzo Deuna" XXXIII. idi-proba txapelketaren finala, Maruri-Jataben

2007/08/03

Parte-hartzaileen artean 15 sari banatuko dira, guztira 9.270 euro, BBK-k eskainitako mantak eta garaikurrak.

Maruri-Jatabeko herriak iragan asteartetik eta datorren astelehena arte Lorentzo Deuna XXXIII. idi-proba txapelketaren finala egingo du. Lehiaketaren finala abuztuaren 6an burutuko da Txertudi, Andraka Sagardotegia eta Letea Jatetxearen uztarriekin, 21:30etik aurrera.

Abuztuaren 9tik 12ra jokatuko diren herriko jaien aurretiko ospakizuna da. Parte-hartzaileen artean 15 sari banatuko dira, guztira 9.270 euro, BBK-k eskainitako mantak eta garaikurrak.

Albiste hau promozionatu:

© eitb24 - 2007
Eskubide guztiak erreserbatuta