ATHLETIC CLUB

Vidorretaren mutilak abuztuaren 22an hasiko dira lanean

2007/08/02

ACBko Superkopari aurre egin baino lehen sei edo zazpi lagunarteko partidak jokatuko ditu Bilboko taldeak. Asier Zengotitabengoa eskoltak, bestalde, lehen taldean jokatuko du hurrengo denboraldian.
Bilbao Basket

argazkia handitu

Bilbao Basket

Iurbentia Bilbao Basket abuztuaren 22an hasiko da lanean eta ACBko Superkopari aurre egin baino lehen sei edo zazpi lagunarteko partidak jokatuko ditu.

Txus Vidorretaren mutilek Zorrozako kiroldegian egingo dituzte goizeko entrenamenduak eta Rekaldekoan arratsaldekoak.

Iurbentia Bilbao Basketek jakitera eman du, bestalde, Asier Zengotitabengoa eskoltak lehen taldean jokatuko duela hurrengo denboraldian. Xabier Jon Davalillok zuzentzen duen taldeak harrobiaren aldeko apostua egin nahi du.

Albiste hau promozionatu:

© eitb24 - 2007
Eskubide guztiak erreserbatuta