2007/07/24
Atseden eguna dute asteartean Frantziako Tourrean. Asteazkenean euskal errepideak Tourra hartzeko prest daude, beraz, laranja kolorea eta ikurriñak nagusi izango dira Tourrean.
Aurten, 16. etapan (profila), ia 40 kilometro emango ditu Tourrak euskal errepideetan zehar. Larraunen sartu, Erroimenditik, Lazatik eta Ustarrozetik igaro eta azkenenez Isabatik pasatu berriro Frantzia aldera pasatzeko.
Tourra euskal errepideetan:
66. km Larrau (aurreikuspenen arabera, 12:36an pasatuko dira)
74. km. Erroimendi gaina (aurreikuspenen arabera, 12:59an pasatuko dira)
Km 79.0 Puerto de Larrau (aurreikuspenen arabera, 13:11an pasatuko dira)
Km 89.5 Carrefour (aurreikuspenen arabera, 13:22an pasatuko dira)
Km 93.0 Alto Laza (aurreikuspenen arabera, 13:28an pasatuko dira)
Km 98.5 Ustarroz (aurreikuspenen arabera, 13:37an pasatuko dira)
Km 104.5 Isaba (aurreikuspenen arabera, 13:47an pasatuko dira)
16. etapako mendateak
81. km, Larrau: 14,2 kilometroko luzera eta %8-ko pendiza
132. km, Pierre Saint-Martin: 14 kilometroko luzera eta %5,2-ko pendiza
175. km, Marie-Blanque: 9,3 kilometroko luzera eta %7,7-ko pendiza
218. km, Aubisque: 16,4 kilometroko luzera eta %6,9-ko pendiza
Frantziako Toureko webgune berezia eitb24.com-en.