TOURRA 2007 (13. ETAPA)

Vinokourov eta Rasmussen, bikain erlojupekoan

2007/07/21

Astanako txirrindulariak erlojuaren kontra irabazi zuen eta Rabobankeko danimarkarrak lehen postuari eutsi zion. Mikel Astarloza hamargarren helmugaratu zen, onena euskaldunen artean.
Alexandre Vinokourov. Argazkia: EFE

argazkia handitu

Alexandre Vinokourov. Argazkia: EFE

Alexandre Vinokourovek era bikainean irabazi zuen Frantziako Tourreko 13. etapa. Albi hasi eta bukatu zen erlojuaren kontrako etapa eta bertan Astana taldeko txirrindulariek erakustaldia eman zuten.

Mickael Rasmussenek ere bikain egin zuen. Rabobankeko gizona ez da oso ona erlojuaren kontra, baina elastiko horiak bikain egin eta lidergoari eutsi zion.

Iban Mayo eta Haimar Zubeldia makal ibili ziren, ez ordea Mikel Astarloza, Euskalteleko gizona hamargarren geratu zen helmugan. Juanma Garate hamabostagerren tokian heldu zen.

Tourra Pirinioetan sartuko da igandean. Mazamet eta Plateau de Beille herrien artean 197 kilometro egin beharko dituzte txirrindulariek Pirinioetako lehen etapan. Jardunaldi gogorra Maila Bereziko bi mendateekin, lehenengo Pailheres 146. kilometroan eta bigarrena Plateau de Beille (helmuga). (PROFILA).

9. km, Sarraille (2ª): 9 kilometroko luzera eta %5,2-ko pendiza
146. km, Pailheres (HC): 16,8 kilometroko luzera eta %7,2-ko pendiza
197. km, Plateau-de-Beille (HC): 15,9 kilometroko luzera eta %7,9-ko pendiza

Albiste hau promozionatu:

© eitb24 - 2007
Eskubide guztiak erreserbatuta