2007/07/11
Martin Rancik Bilbao Basketen jokalari eslovakiarrak Bilboko taldearekin zuen kontratuari eutsi dio eta beraz, Kasillan jokatuko du 2007-2008 denboraldian.
Rancik "oso pozik" agertu da Bilbon jarraitzearekin eta jokalari moduan "hazten jarraitzeko" aukera paregabea izango duela adierazi du Bilbao Basketen webgunean.