BILBAO BASKET

Azofrak saskibaloia utziko duela iragarriko du asteazkenean

2007/07/10

Estudiantes, Caja San Fernando eta Bilbao Basket taldeetako jokalari ohiak (37 urte) kirol-ibilbideari amaiera emango dio ACB Ligan 700 partida baino gehiago jokatu ostean.
Nacho Azofra. Argazkia EFE

argazkia handitu

Nacho Azofra. Argazkia EFE

Nacho Azofra hamasei denboraldietan Estudiantes taldeko kapitainak eta joko-antolatzaileak asteazkenean iragarriko du saskibaloia utziko duela.

Estudiantes, Caja San Fernando eta Bilbao Basket taldeetako jokalari ohiak (37 urte) kirol-ibilbideari amaiera emango dio ACB Ligan 700 partida baino gehiago jokatu ostean. Madrileko jokalariak 1988/89 denboraldian egin zuen debuta saskibaloiko maila gorenean Estudiantes taldearekin.

Bost denboraldi eta gero, Caja San Fernandorekin fitxatu zuen eta, beste bi denboraldi eman zituen Andaluziako klubarekin. Ostera, Estudiantesera itzuli zen iragan denboraldia arte. Egungo denboraldian, talderik gabe hasi ostean denboraldia, Lagun Aro Bilbao Basketekin fitxatu zuen

Azofrak Errege Kopako bi titulu irabazi ditu (1992 eta 2000) Estudiantesekin. Klub horrekin ACB Ligako finala jokatu zuen 2003/04 denboraldian eta Europako Ligaren finalerdietan aritu zen 1992an.

Albiste hau promozionatu:

© eitb24 - 2007
Eskubide guztiak erreserbatuta