EUSKAL FEDERAZIOAK

Espainiako Gobernuak helegitea jarriko du 19 federazioren estatutuen aurka

2007/07/09

Paulino Luesma Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkariak azaldu du erabakia, aipaturiko estatutuek "Euskadiko kirol-arloari Estatuko zein nazioarteko izaera" ematen diotelako.

Paulino Luesma Espainiako Gobernuaren ordezkariak 19 euskal kirol-elkarteren estatutuen aurkako helegitea aurkeztuko du "Euskadiko kirol-arloari Estatuko zein nazioarteko ordezkapena emateagatik".

Komunikatu baten bidez, Luesmak azaldu du Estatuko Abokatuak 19 errekurtso aurkeztuko dituela EAEko Auzitegi Nagusian.

Aipaturiko federazioak honako hauek dira: txirrindularitza, karate, kirol egokitua, eskubaloia, euskal jokoak eta kirolak, atletismoa, igeriketa, borroka eta samboa, halterofilia, gimnasia, surf, hipika, triatloia, automobilismoa, errugbia, judo, xakea, urpeko kirolak eta tiro olinpikoa.

Espainiako Gobernuak Kirol Legearen aurka (lege horretan errekurritako estatutuak daude) egin zuen. Jaurlaritzak azaldu zuenez, lege horrek Estatuko zein nazioarteko izaera eman nahi zion euskal kirolari eta, halaber, Konstituzioaren 149-1-3 artikuluaren kontra jo zuen.

Albiste hau promozionatu:

© eitb24 - 2007
Eskubide guztiak erreserbatuta