2007/07/05
David Doblas jokalariak Bruesa Gipuzkoa Basket Club taldea utzi eta ViveMenorcan jokatuko ditu hurrengo bi denboraldiak.
Marko Marinovic fitxatu eta gero, Doblas, Balear Uharteko taldera heltzen den bigarren jokalaria da. Pibotak 26 urte ditu, 2,06 metroko altuera eta 125 kiloko pisua du egun. ACBn 2002-2003 denboraldian egin zuen debuta Granada taldean.