2007/06/29
Pedja Savovicek eta Bilbao Basketek akordiora heldu dira jokalaria Bilbon beste denboraldi bat jokatzeko. Hegalekoak Bilbon jarraitu nahi zuen eta Txus Vidorretak taldean nahi zuen, beraz, ez da arazorik egon akordio erdiesteko.
Gainera, duela aste batzuk Fred Weisek eta Bilbao Basketek akordioa egin zuten pibotaren kontratua bi urterako luzatzeko. Beraz, frantziarrak Kasillako taldean jokatuko du 2009-2010 denboraldia arte (Weisi beste urte falta zitzaion aurreko kontratua amaitzeko).