GIPUZKOA BASKET

Kirol Sozietate Anonimo bihurtze-kanpaina bukatzear dago

2007/06/22

Akzioak harpidetuz gero, enpresek beherapenak izango dituzte klubeko publizitate tarifetan.

Kirol Sozietate Anonimo Bihurtze Kanpaina bukatzeko aste bat geratze izanak mugimendu gehiago eragin du. Ostiral goizean Gipuzkoako hiru enpresek San Sebastian Gipuzkoa Basketen akzioak harpidetu dituzte. Enpresa horiek honako hauek dira: Grin, Druck eta Ipresa.

Kirol Sozietate Anonimoa Bihurtze Kanpaina pasa den apirilaren 16an hasi zen eta ekainaren 30ean bukatuko da. Helburua 2.999.160 euroko kapitala osatzea da. Guztira, 49.986 akzio eskainiko dira eta akzio bakoitzaren balio nominala 60 eurokoa da.

Apirilaren 16tik akzioak harpidetzeko aukera irekia da. Beraz, edonork harpidetu ditzake akzioak. Enpresei dagokienez, esan behar da 50 akzio edo gehiago harpidetzen dituztenek 500 euroko beherapena izango dutela hurrengo bi urteetako publizitate tarifetan.

Albiste hau promozionatu:

© eitb24 - 2007
Eskubide guztiak erreserbatuta