2007/06/22
Murtziako Polaris World ACB Ligako taldeak jakinarazi du Diego Fajardo pibota fitxatu duela. Fajardok TAU Ceramica eta Bruesa Gipuzkoa Basket taldeetan jokatu du.
TAU Ceramica taldean hasi zen 2006/2007 denboraldia, Luis Scola ordezkatzeko (argentinarra lesionatu zen). Halere, Scola ostatu zenean ez zuen berriro jokatu, eta, beraz, Bruesarekin fitxatu zuen Davin Davis jokalaria ordezkatzeko.
Pedro Sala, fitxaketa berria
Bruesa Gipuzkoa Basketek jakinarazi du Pedro Sala LEB Ligako Palma Aqua Magica taldeko joko-antolatzailea fitxatu duela. Donostiako taldeak eta jokalariak akordioa egin dute urtebeteko kontratua sinatzeko, hots, 2007/08 denboraldira arte.
Salaren fitxaketarekin Illumbeko taldeak bi joko-antolatzaile ditu, iragan astean Ricardo Urizen kontratua berritu ostean.