BILBAO BASKET

Fred Weisek 2010era arte luzatu du kontratua

2007/06/12

Frantziako pibotak 2004-2005 denboraldian Bilboko taldearekin fitxaketa egin zuen Malagako Unicajan zegoenean.
Fred Weis. Argazkia EFE

argazkia handitu

Fred Weis. Argazkia EFE

Fred Weisek eta Bilbao Basketek akordioa egin dute pibotaren kontratua bi urterako luzatzeko. Beraz, frantziarrak Kasillako taldean jokatuko du 2009-2010 denboraldia arte (Weisi beste urte falta zitzaion aurreko kontratua amaitzeko).

Weisek 30 urte beteko ditu hamar egun barru eta 2004-2005 denboraldian Bilboko taldearekin fitxaketa egin zuen Malagako Unicaja taldean zegoenean. Ordutik, Bilbao Basketek 102 partida jokatu ditu ACB LIgan eta Weisek 101 neurketetan hartu du parte.

Albiste hau promozionatu:

© eitb24 - 2007
Eskubide guztiak erreserbatuta