GIPUZKOA BASKET

LEB ligako bigarren kluba abonatuen kopuruan: 4.000

2007/06/07

Ostiralean, arratsaldean, bukatuko da eserlekua berritzeko epea.

Abonuen Berritze erritmoa asko haunditu da azken egunotan eta jada 4.000 baino gehiago dira egun bat eta erdi geratzen denean kanpaina bukatzeko. Kluba LEB ligako bigarren postuan dago abonatuen kopuruan. Lehena Cai Zaragoza da 9.000 abonaturekin eta hurrengoa Plus Pujo Lleida 4.000 abonaturekin. Azken egunetako martxa ikusita klubak itxaropentsu ikusten du kanpainaren amanera.

Kirol Sozietate Anonimo Bihurtze Kanpainarekin bat

Abonatuen Berritze Kanpainak eskeintzen duen aukeretan erakargarriena izan daiteke Kirol Sozietate Anonimo bihurtzean parte hartzea kostu ekonomikorik gabe.

Akzio bat harpidetzen duen orok 30 eurotako deskontua izango du 2007-2008 eta 2008-2009 denboralditan. Akzio bana 60 euro balioa duenez bi denboraldiotan berreskuratzen da inbertitutakoa. Abonatuen gehiengoa formula hau hartzen ari da. Horrela bermatzen dute bere parte hartzea Kirol Sozietate Anonimoa Bihurtzean.

Albiste hau promozionatu:

© eitb24 - 2007
Eskubide guztiak erreserbatuta