2007/05/30
Lucas Recker Lagun Aro Bilbao Basketen Ipar Amerikako hegalekoak bi urterako luzatu du Bilboko taldearekin zuen kontratua, klubak jakitera eman duenaren arabera.
Reckerren kontratuaren luzatzearekin, Txus Vidorretaren aurreneko nahia bete da. Indautxuko entrenatzailearen bigarrena, Roman Montañezen jarraipena da.
Salgado, Rancik, Savovic eta Banic ere Vidorretaren gustukoak dira.