2007/05/13
Tenperatura goxoekin esnatu da igandea, eta egun osoa horrela jarraituko duela dirudi, eguraldiaren iragarpenaren arabera.
Termometroek 27 gradu erakutsiko dituzte zenbait tokitan. Albiste ona, adibidez, Senpereko Herri Urratsera hurbildu asmo dutenentzat. Hodei gutxi eta eguraldi ona topatuko dituzte hara bertaratuko direnek.
Oro har, bero egingo du eguneko lehen partean. Hegoaldeko haizeak bete-betean joko du, zerua garbi egongo da eta giro sargoria nagusituko da.
Bigarren partean, aldiz, hodeiak ugaritu egingo dira eta haizeak mendebaldera egingo du. Arratsalde-gau partean, euria egin dezake, lurraldeko mendebaldean batik bat, eta giroa freskatzen hasiko da.
Astelehena
Bihar, tenperaturak jaitsi egingo dira, eta termometroak 20 ºC azpitik geratuko dira.
Aurreko egunetan baino hodei gehiago izango dira eta haizeak ipar-mendebaldetik joko du, hotz sentsazioa areagotuta.
Asteartea
Asteartean ere antzera jarraituko dugu. Giroak fresko izaten jarraituko du eta euria egin dezake toki batzuetan, batez ere goizean eta Euskal Herriko ekialdean. Halere, Bizkaian, Araban eta Nafarroan ez da euria egiteko posibilitate handirik eta eguerdi partean ostarte zabalak izango dira.
Gainerako egunak
Asteartetik aurrera eguraldia egonkortu egingo da, eta ostiralean tenperaturek gora egingo dute.
Kontsultatu eguraldiaren iragarpena, meteorologiaren inguruko albiste guztiak dituen bloga, eta ikusi edo bidali eguraldiari buruzko argazkiak EiTBra.