2006/08/17
Iker eta Eneko Pou anaiek Naranjo Bulneseko Lurgorri bidea askatu dute 8c+ko zailtasunarekin. Zailtasun hori beste eskalatzaile batzuk berretsi beharko dute.
Berresten bada, Pou anaiak aurrenekoak izango lirateke "Lur gorri" bidea askatzen eta une garrantzitsua izango litzateke bi euskaldunentzat.
Lortutakoa ez da Pou anaien proiektuan, 'Sietes Paredes, Siete Continentes', sartzen. Proiektu horren barnean Antartida eta Patagonia dute bakarrik egiteke.