FRUSTRAZIOA ILARA EGITEAN

Itxaronaldi malapartatuak

2007/04/13

Europan egindako ikerketa baten arabera, Espainiako eta Frantziako Estatuko herritarrak dira ilara egitean urdurien jartzen direnak. Galdetutakoen ia herenak erromantzerako tartea badagoela dio, baina.
Bidaiariak aireportuan itxaroten. Argazkia EFE

argazkia handitu

Bidaiariak aireportuan itxaroten. Argazkia EFE

Banketxeetan, supermerkatuetan, saltoki handietan… guztioi egokitu zaigu inoiz ilara batean egotea. Bada, Europako bost herrialdetan egindako galdeketa baten arabera, Espainiako eta Frantziako estatuetako herritarrak dira errenkadan egonda urdurien jartzen direnak. Hala, ilara esku hutsik uzten dute askok eta berriz itzuliko ez direla esaten diote bere buruari.

Ondoriook atera ditu NCR enpresak 'Espainiako eta Europako kontsumitzaileengan ilara egiteak dakarren frustrazioaren nondik norakoak' izeneko inkestan.

Hala, Espainiako eta Frantziako estatuetako herritarren %80 urduritu egiten da ilara egitean (rankingean ondoren datoz italiarrak, alemaniarrak eta ingelesak). Espainiako Estatuan galdeketa erantzun duten lagunen %64ren arabera, astean ordu erdi eta lau ordu artean ematen du itxaroten (Europako batez bestekoa %54koa da).

Ilaran egotean duten jarreraz galdetuta, inkestatuen %22k bakarrik aipatu ditu jarrera ezkorrak Espainiako Estatuan: amorrua, bultza egiteko gogoa, eztabaidatzea edo madarikatzea, esaterako. Horren kontrara, Espainiako Estatuko herritarren herenak ilarak elkartze erromantikoak egiteko erabiltzen ditu (Frantziako Estatuan txikiagoa da portzentajea: %11).

Okerrena, supermerkatuetako ilarak

Ilara okerrenak aipatzeko orduan, banketxeak (%65) eta supermerkatuak (%85) aitatu dituzte galdetutakoek.

Irtenbide gisa, langile gehiago kontratatzea edota autozerbitzua ezartzea proposatu dute.

Albiste hau promozionatu:

© eitb24 - 2007
Eskubide guztiak erreserbatuta