BINAKAKO TXAPELKETA (FINALA)

Xala eta Eulate bikoteak eraman du txapela

2007/03/25

Belokik eta Olaizola I.ak ezin izan zuten Aspeko bikotea gainditu (18-22). Horrelakoa izan da finala ,tantoz tanto, eitb24.com-en.
Xalak eta Martinez de Eulatek zaleak agurtzen dituzte garaipena eskuratu ondoren. Argazkia EFE

argazkia handitu

Xalak eta Martinez de Eulatek zaleak agurtzen dituzte garaipena eskuratu ondoren. Argazkia EFE

Pedro Martinez de Eulatek eta Ives Salaberry Xala-k irabazi zuten Binakako Txapelketako finala Ruben Belokiren eta Asier Olaizolaren kontra (18-22).

Ogeta pilotalekua jendez gainezka egon zen finala ikusteko. Harmailetan giroa ezin hobea zen eta frontoian lau pilotari zeuden helburu bakarrarekin: txapela irabaztea.

Norgehiagoka oso parekatua hasi zen, eta Aspeko bikoteak, huts gutxiago egiten, markagailuan joatea lortu zuen (5-9), baina Asegarcekoek ez zuten etsi eta, partida 13na jarri ostean 17-14 jarri ziren.

Eulate eta Xala bikotearen erreakzioa berehala heldu zen, eta 0-6ko partzialarekin, 17-20 jarri ziren markagailuan. Beloki eta Olaizola nahi eta ezin ibili ziren azken tantoetan eta Eulatek eta Xalak euren bigarren txapela erdietsi zuten Binakako Txapelketan.

Partida tantoz tanto:

1-0, 1-1, 1-2, 2-2, 2-3, 3-3, 3-4, 3-5, 3-6, 3-7, 3-8, 3-9, 4-9, 5-9, 5-10, 6-10, 6-11, 7-11, 8-11, 9-11, 10-11, 11-11, 11-12, 12-12, 12-13, 13-13, 14-13, 15-13, 16-13, 16-14, 17-14, 17-15, 17-16, 17-17, 17-18, 17-19, 17-20, 18-20, 18-21 eta 18-22.

Albiste hau promozionatu:

© eitb24 - 2007
Eskubide guztiak erreserbatuta